Abentura eta natura gustatzen bazaizkizu Irrisarri Land da zure tokia. Igantziko parajeetan kokatuta berriki ireki da parke hau, eta izenak erraten duez bezala, irri asko eginen duzu bertaratuz gero. Bertzeak bertze, bertan aurkituko dizutu Estatu Espainoleko  tirolina luzeena, 140 metro luze den zubi tibetarra, etxeko txikientzako 1.600 metroko joko eta jarduera nabea, abentura ibilbidea, jaitsiera pistak, Dirt Park-a… Leku magiko bat eraiki dugu. Bertan jan eta lo egiteko aukera ere izango dugu gainera. Bertan lan egiten duen Joxe Mari Elorriagak aurkeztu digu Irrisarri Land.