Tetatinekin piztu da polemika Gasteizen eta mugimendu femenistatik zorrotz egin dute kritika. Ohikoa da Gasteizko festetan pegatinak jartzea, baina Tetatinena haratago doa. Kartel bat kaleratu dute pegatinak magikoak direla esanez, haiei esker “urte osoan baino titi gehiago uki daitezke 5 egunetan”. Soilik kuadrila batek egin du atzera eta ez du utzi bere logoa kartel horretan jartzen emakumeen kontrako erasoa dela argudiatuz. Blusa eta Nesken koordinatzailearen adierazpenek ere ahutsa harrotu dute, aitortu baitu berak ere ukitu dituela titiak eta bueltan ez duela zaplastekorik jaso. Barkamena eskatu du gero. Horrelako eraso sexitak eta beste batzuk gerta ez daitezen Arabako Mugimendu Feministak protokoloa jarri du martxan. Haiekin izan gara solastean.