Asteartero egin ohi dugun moduan, Frantziar estatuko zein Espainiar estatuko espetxeetan euskal preso politikoek bizi duten egoera islatzen saiatu gara KARELEAN saioan, eta horretarako sukaldaritza hartu dugu bertze behin ere aitzakiatzat. Leire Lopez de Zurutuza preso ohiarekin solastu dugu gaur, bi estatuko errealitateak ongi ezagutzen ditu berak, eta egoera oso ezberdina dela aitortu digu. Fleuryko espetxean pasa ditu urte gehien, eta bertan sukaldatzeko aukera badute. Hori bai, hamaika eta bat komeri pasatzen zituzten gero kozinatutakoa elkarbanatu ahal izanteko. Bere erreza sekretua arroz bolak datilekin eta menbriloz betetako piperrak.