Bi egun baino gutxiago iraun du Askapenako Brigadak Saharan, hala kontatu digu Maialen Saez de Okariz Askapeneko bigradistak. Polizia Marokoarrak kanporatu egin ditu 6 kideak, hasieratik jarraituak izan direla aitortu digu. Lehenengo aldia da Askapenako brigada bat Saharatik kanporatua izaten dela, baina egia dena da azken aldi honetan Marokoko agintaritzak ez duela kanpoko inor sartzen uzten. Bertan izan diren ordu eskasetan, baina, Saharako eragileekin harremanetan jartzeko aukera izan dute, eta ohartarazi dute saharrarek behar handia dutela gertatzen ari dena kontatzeko.