Larunbata honetan, Donostian preso gaixoak aske behar dutela izan aldarrikatuko da beste behin ere. Gipuzkoa mailan deitu da manifestazioa, gipuzkoarrak diren hiru preso politikoren egoera salatzeko: Ibon Fernandez de Iradi, Gari Arruarte eta Aitzol Gogorza. Mikel Zumarraga Gariren koinata eta Garbiñe Erriondo, Oreretako plataformako kidea eta Gari Aitzol Gogorzaren egoera oso ondo ezagutzen duena. Preso gaixoak kalean behar dutela izan azpimarratu dute, muturreko momentuak bizitzen direla, bai presoek baita senideek ere.