Ostegunero egin dugun moduan, gaur ere, udako sinbolo diren udaleku batekin jarri gara harremanetan. Gaur Donostiara mugitu gara, astero-astero egiten dira musika udalekuak. Eguzkine begiralearekin izan gera solasean, astero bidai bat egiten dutela kontatu digu, eta bertako musikak dantzatu eta abestu egiten dituztela. Ostiraletan egiten dute erakustaldia, guraso, senide eta lagunen aurrean. Urduri jartzen direla aitortu digute Lucia eta Paulak, gustora hartzen dutela parte udaleku irekietan, eta ostiralean Shakira dantzatu eta abestuko dutela.