Eskoziako kontsulta egiteko hilabete falta dela, baiezko eta ezezko alderdien buruek eztabaida sutsua izan dute telebistan. Alex Salmond (baiekoaren alde) eta Alistair Darling (ezezkoaren alde) aritu ziren buruz buru eta arrazoi ekonomikoetan oinarritu zuten haien diskurtsoa. Katalunian azarorako deitu dute galdeketa, Madriletik hura geldiarazteko saiakerak badaude…egingo al da galdeketa? Kasualitatea al da Puyolen ustelkeria orain publiko egitea? Noizko Euskal Herriko kontsulta? Horiek bertzeak bertze, Ariane Kamiorekin eta Oier Zuñigarekin tertulian landutako gaiak.