“Dena da posible” erran zuten Donostiako Piratek Manu Chao abeslariak Zurriolan abestu zuenean. Gaur ere erakutsi dute hala dela, auzolanean dena dela posible. Goizeko zortzietan hasi dira gazteak txalupak egiten, antolakuntzako bolondresak goizeko bostetatik daramate erne, lanean, portu inguruan. Mireia Mochales bozeramaileak hitz egin du gurekin, eta berak eman digu giroaren berri.