Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin hitz egin dugu gaur Karelean saioan. Ardurak eta aisia uztartu behar ditu Aste Nagusian, baina hala ere pozik. Eraso sexistek lekurik ez dutela argi esan du, ez Donostian ez beste inon. Beste aldetik, Donostiako piratek egiten duten lan izugarria nabarmendu du, Aste Nagusia, parekidea, euskalduna eta batez ere partehartzailea egiten dutelako.