La Flamenka itxi dute bart, eguraldi txarraren ondorioz. Kalteak handiak izan dira baina herri mugimenduak aitortu du inor ez dela zauritu eta hori dela garrantzitsuena. Goiza eman dute jasandako kalteak baloratzen, teknikoki galera handia izan da.  Hala ere, kalteen gainetik eta bizitutako momentu gogorren gainetik jasotako elkartasuna azpimarratu du Batis Ezeizak. Alde zaharreko tabernek jatekoa eta kafe beroa eraman dute La Flamenkara, alde zaharreko bizilagunek aldiz, arropa idorra. Erabat indarberritu ditu horrek.