Irati Anda haitzetan eskalatzen ikustera ohituak gaude, baina oraingoan bizikletaz egiteko txangoa proposatu digu. Nafarroa iparraldean dagoen Malerreka eskualdea ezagutzeko eguneko proposamena egin digu gaurko Karelean saioan. Guztira 20 kilometro inguru, hasierako malda edonor beldurtzekoa bada ere, paseo polita dela erran digu. Gainera, arratsaldean beti badago aukera Leurtzako urtegian freskatzeko.