Ibai Kareagak aitortu digu tamalez tarte txikia duela euskarak Bilboko Aste Nagusian. Horregatik festa euskaldun eta parekideak lortzeko helburuarekin egitarau oparoa antolatu dute Arenaleko Euskalgunean. Txori Barrote, Hau Pittu Hau eta Eguzkizaleak konpartsak osatzen dute Euskalgunea.