Oihana Lopez eta Irati Tobar gazteak epailearen aurretik pasa beharko dute irailaren 22an bertze 26 gazterekin batera. SEGIkoak izatekoa leporatzen diete. Martxan da elkartasun kanpaina eta gaur arratsaldean manifestazioa egingo da Donostian. Gazte horietako asko tortutatuak izan ziren eta autoinkulpazioetan oinarritzen dira beraien aurkako frogak. Ihes egitea lortu zuten beste batzuk, Izpuran itxialdia egin zuten eta alderdi anitzen babesa jaso zuten.