Gaizka Arangurenekin eta Patxi Gaztelumendirekin egin dugu gaur tertulia. Kataluniara begira jarri gara, Generalitateko presidente ordearen adierazpenek mahai gainean jarri baitute berriro ere azaroaren 9ko galdeketa. Bestetik, egunkari espainolek gaur aipatzen dute, irailaren 11ko Diadan iaz baino gutxiagok eman duela izena, eta Puyol aferak horretan baduela zerikusia. Nazioarteko indarrei buruz ere galdetu diogu Gaztelumendi eta Arangureni, eta galdeketa eginez gero, Espainiako Gobernuak hartuko duen jarreraren inguruan: aterako al du ejerzitoa kalera?