Etxarri-Aranatzen egin bezala, Arrankudiaga-Zollon erakunde eta siglen gainetik azaroaren 2rako galdeketa egitea erabaki dute herritarrek. Ados plataforma osatu dute horretarako, bertako kide Julen Gorostizaga izan da gurean. Oraindik galdera finkatu gabea dute, baina argi du “herritarrek erabakitzeko eskubidea barneratua dutela”. Testuingurua ere berezia izango da, Eskoziako galdeketa baita aurretik, eta ondoren Kataluniakoa. “Ez dadila azken herria izan” esan zuten igandeko agerraldian, eta horixe berretsi du Gorostizagak.