Azken astea dugu Karelean saioan, eta gaurko solasaldira Mikel Garcia eta Ikoitz Arrese gonbidatu ditugu. “Gizon izate hutsak egiten zaitu bortxaketaren kulturaren parte” dio Zaron Burnett idazlearen artikuluak, eta hortik tiraka hausnartu dute. Bestetik AHTko lanak aurrera doazen bezala, azpiegiturak dituen iluntasunak eta kontrako mugimenduaren osasunaz galdegin diegu. Amaitzeko, atzo bertan Salmond eta Darlingen bigarren eztabaida izan ondoren, erabakitze eskubidearen ikasturteak dakarren ilusioa nabarmendu digute biek.