Lakuako gobernuak urtero bezala lehen gobernu bilera Donostiako Miramar jauregian egin du. Hitzordu  hau probestuz, Mugitu! AHTaren kontrako mugimenduak protesta burutu du. Urkulluren irudia gainean zeukan marrazoa egin dute, “era honetan lurraldea hondatu eta baliabide publikoak xahutzen dituen azpiegitura honen logika depredatzailea irudikatu dugu” azpimarratu du Mikel Alvarezek. Zazpi urte igaro dira lanak martxan jarri zirenetik, “bitarte horretan irregulartasun eta iluntasun asko izan dira” salatu du. “Azpiegitura honek ordezkatzen duen jendarte eredua aldatu behar da” azpimarratu du Alvarezek.