Arcelor Mittal multinazionalak Zumarragako lantokia behin behinean itxi nahi duela zabaldu dute gaur hedabideek. LAB sindikatuko industria federazioko kiden Jon Ander Goñirekin izan gara albistea baloratzeko. Lehenik kritikatu du informazio oso gutxi dutela langileek. Edonola ere, Goñiren esanetan, Zumarragako Arcelo Mittalek, Euskal Herrian multinazional honek dituen beste lantokiek bezala, badu etorkizuna. LABeko kidearen esanetan, ikusi egin beharko da, behin behineko itxiera honekin, zein motako interesak dituen enpresak.