Mundu mailako podiumean lehen aldiz euskal selekzioa eta ikurriña ikusi ahal izan ditugu. Euskal Herriko sokatira selekzioak lortu du bere lehen domina egunotan Madisonen Wisconsin, AEB jokatzen ari den Munduko Txapelketan. Edu Mendizabal Euskadiko Federazioko sokatira arduradunarekin hitz egin dugu.