Barakaldon ospatzen ari den Munduko Saskibaloi Txapelketaren harira, euskal selekzioen ofizialtasuna hartu dugu hizpide gaurko Kalegorrian saioan. Horretarako, ESAITko Egoitz Askasibar elkarrizketatu dugu goizean eta berak argi esan digu: “Euskal selekzioen ofizialtasuna lortuko bada, herri presioari esker izango da hori”.