Aurreko ikasturtean bezala aurtengoan ere tertuliarekin emango diogu hasiera Kalegorrian saioko bigarren zatiari, hausnarketa eta analisiari leku egiteko. Joan den ikasturteko hainbat lagunen konpainian jarraituko dugu; horietako bi izan dira, hain zuzen, gaur gurean: Amagoia Mujika Gaur8ko kazetaria eta Grazi Etchebehere erizaina. Zaintzaz eta zahartzaroaz egin dugu gogoeta beraiekin.