Gurean zabaltzen ari den fenomenoa da elektrotxarangena, gero eta talde gehiago sortzen ari dira Euskal Herriaren luze zabalean eta horietako asko elkartuko dira larunbat honetan Bermeon, Euskal Herriko Elektrotxarangen I.Topaketa antolatu baitute. Bermeoko txosnen ekimenez eta Gasteizko Ttek kultur elkartearekin batera egun osoko egitaraua prestatu dute irailaren 6rako. Ekaitz Goienetxeak eta Jon Ander Elosegik eman dizkigute xehetasunak.