Larunbat honetan, hilak 6, lehen “Euskararen Eguna”ospatuko da Villafranca-Alesbesen. Ospakizun honekin “Lingua Navarrorum” deritzaion hizkuntzari omenaldia egingo diote eta Nafarroako ondare kultural bezala aldarrikatuko dute. Egunaren antolakuntzan dabilen Olatzekin hitz egin dugu gaur eta berak eman dizkigu egunaren inguruko xehetasun guztiak.