Aurreko ikasturtean bezala oraingoan ere azokei begira jarriko gara ostegunetan Lierni Elortzarekin. Horrela, bertako eta garaiko produktuen berri izan eta mugaren alde bateko zein besteko bitxikeriak jasotzeko. Baina lehen sektorearen eta naturaren jiran dabiltzan beste hainbat protagonisten hitzak ere bildu nahi ditugu aurtengoan. Gaur, baserritarrek oporrak har ditzaten Ehnelurrek eskaintzen duen zerbitzua ezagutu dugu. Igeldoko Ondarzate baserrikoak oporretan dauden bitartean baserria gobernatzen ari den Erlantz Otamendirekin hitz egin dugu.