Euskal Herriko artzainen errealitatea oso anitza da. Askok beren kabuz ekoizten dute ardi-gazta eta beste askok berriz, industriari saltzen diote esnea azken honek ekoitzi dezan gazta. Mikel Alzuart, EHNE sindikatuko kideak ordea, Aldanondo enpresaren hornitzaileen egoera salatu du. Alzuartek salatu duenez, “2011-2012 sasoian eta 2012-2013 sasoian esnea entregatu ziotenetako batzuk kobratu gabe jarraitzen dute. 2013-2014 sasoian hari esnea saltzen jarraitu zutenetako batzuek ere ez dute kobratu”.