Baloiari ostikoka, telebistan aurkezle lanetan eta orain oholtza gainean txisteka dabil Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarra. Bihartik aurrera Donostiako Antzoki Zaharrean eskainiko den “Hiru” antzezlanaz gainera, bere bakarrizketarekin aritu da orain artean, “Futbolisto baten konfidentziak” lanarekin. Eliteko futbolean aritu ostean politikoki zuzena izateari utzi eta ibilbide hartako bizipenak umorez kontatzen ditu. Hala egin du gurean ere.