1.800.000 herritarrek Bartzelonako kaleetan eskatutakoak ea azaroaren 9an argia ikusiko ote duen, herritarren nahia ordezkari politikoek bururaino eramango ote duten, festa haundi horrek Euskal Herrian zein eragin izango ote duen…hausnarketa egin dugu gaurko tertulian Gotzon Barandiran eta Ekhiñe Atorrasagastirekin. Azken hau partaide den Tajon Prieto y los Kuajalotes taldearen agurrari begira ere jarri gara; taldeko arima den Ekain Ormazabalek zuzenekoa ere eskaini digu. Ajuyaaaaa!