Fracking Ez! plataformak 100.000 sinadura aurkeztu zituen larunbatean, Gasteizeko parlamentuan. Fracking-aren aurkako Herri Ekimen Legegilea martxan jartzeko 30.000 sinadura behar zituzten, baina erraz gainditu langa hori. Plataformako kide den Mikel Oteroren hiztean, “Gasteizeko parlamentuan aurkeztu ditugun 100.000 sinadurek erakusten dute euskal jendartea ez dela fracking zalea”.