Pablo Berastegi, Donostia 2016ko zuzendari orokor berriak euskaraz ez jakiteak hautsak harrotu ditu. Izendapen horretaz haratago ordea, proiektuak berak eta hiriburutza izendapenek gure herriko kultura eta beste zenbait balore zabaltzeko sor ditzaketen aukerez eta kulturgintzaz gogoeta egin dugu Naiz-eko kazetari Ariane Kamiorekin eta Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin.