Alderdi Popularrak aborto erreforma atzera botako duela filtratu izanak zeri erantzuten dio? Moldaketaren bat etorriko da ala mugimendu sozialaren eskaria gailenduko da azkenik? Gogoeta horiekin hasi eta segidan “antifeminismoa” bezala ezagutzen den jarrerari erreparatu diogu tertulian Amagoia Mujika Gaur8-ko kazetariarekin eta Oihana Etxebarrieta Bilgune Feministako kidearekin. Feminismoa zer den eta feminismoaren lorpenak jendarteratzeko beharraz hitz egin dugu beraiekin.