Erreferendum eguna normaltasunez, lasai doala kontatu digu Edinburgetik Lander Larunbek, eskoziar jatorria duen iruindarrak. Lana eta familia tarteko gertutik bizitu du Eskoziako burujabetza prozesua eta berarekin aztertu ditugu gaurko erreferendum egunera iristeko gako nagusiak. Emaitzei dagokienean edozer gauza gerta daitekeela adierazi digu baina baiezko botoak jende asko mobilizatu duela ere nabarmendu digu, batez ere, ezkerreko jendea. Londresi dagokionean, urratsak ematera behartuta sentitu dela uste du, Eskozian gehiengoa duen SNP alderdiari ezin diolako ezezkoa eman.