Egunkaria-ko auzi ekonomikoan epaiketarik egin ez dadila eskatzeko elkarretaratze bat izango da gaur Donostiako Auzitegiaren atarian, Atotxan, 11:30etik aurrera. Juana Maria Unanue, Iñigo Suarez de Odriozola eta Maria del Carmen Bildarraz epaileek bihar aztertuko dute epaiketa egingo den ala ez. Ingurumari honetan, Iñaki Uria auziperatua elkarrizketatu dugu goizean Kalegorrian saioan.