Baiezkoa ala ezezkoa atera egun handia izango da gaur Eskozian eta baita gurea bezalako Estaturik gabeko nazioentzat ere. Izan ere, azken urteetako burujabetza prozesuaren ondorioz euren etorkizuna erabakiko dute gaur eskoziarrek. Londres ez da Madril eta gurean indar abertzaleak sakabanatuta daude baina autodeterminazio eskaria aspaldikoa da. Eskoziako erreferendumak zer nolako urratsak eragin ditzaken gurean aztertu dugu Iñaki Petxarroman Berriako zuzendari ordea eta Ixabel Etxeberria irakaslearekin.