Alzheimerra du Arantxa Gurmendik, Goenkaleko Ortentxi bezala ezagunakoa dena askorentzat. Antzerkigintzan, ikus entzunezkoetan eta bestelako hainbat eremutan ibilbide oparoa egindakoa da Gurmendi, eta orain arteko hainbat proiekturekin aurrera jarraitu nahiko lukeen arren alzheimerrak eta zahartzaroak hainbat muga jarri dizkiotela aitortzen du. Orain lau urte diagnostikatu zioten alzheimerra eta ordutik AFAGI elkartean dabil. Konplexurik gabe hitz egin digu gaixotasunaz.