Egun bakarrean bete da aurten Ahotseneako programazioa. Eskaria egiten azkarrenak izan direnekin 40 zuzeneko eta 40 aurkezpen osatu dira baina asko izan dira kanpoan geratu diren sortzaileak. Horiei aukera eman nahi die Ahotseneak eta horretarako eragile publiko zein pribatuen finantziazioa bilatzeari ekin diote, besteak beste, Ahotsenean eskenatoki bat gehiago jarri ahal izateko. Hala azaldu digu gune honetako koordinazio ardura hartu berri duen Lutxo Egia idazleak. Eskariak info@ahotsenea.net era bidali daitezke.