Katalunia eta Eskoziako independentistak nazioarteko hedabideetan presentzia handia hartzen ari diren bitartean, euskaldunok eta euskaldon abertzale eta independentistak nola irudikatzen dituzte atzerrian? Eta gurean zer nolako eredu eta estereotipoak gailentzen dira? Horri buruz hausnartu dugu gaurko tertulian Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin. Arimaz ere gurean izan da Ekhi Erremundegi kazetaria, errepide kontuak tarteko azkenean gerturatu ezin izan badu ere. Zenbait adibide jarri ditugu mahai gainean: “La Semaine du Pays Basque” astekariak look abertzaleaz ateratako erreportajea, Zinemaldia edota Koldo Almandozen “Garai berriak” laburmetraia.