Hauteskunde ikasturtea dugu honakoa eta dagoeneko hautagaitza dantza dabil gure artean, Gipuzkoako Aldundirako hautagaitzari dagokionean, esaterako. Agurra eman duenik ere bada, Jose Luis Bilbao, eta zer esana ere eman dute bere agurrean egindako adierazpenek. Gurean nagusitzen den politika egiteko eraz eta ereduez hausnartu dugu Ixabel Etxeberria eta Gaizka Amondarain irakasleekin. Ikasgela barrura begira ere jarri gara.