la fotoIkasturte berriarekin batera sortzaileen txokoa jarri dugu martxan ostiraletan. Hainbat sortzaile, musikari eta abeslari gonbidatuko ditugu gure estudiora euren lanen berri eman eta zuzenean kanta diezaguten. Hilabetean behin izango da guren Andrea Lopetegi zarauztarra, Mor More eta Managaitz taldeetako kidea. Aurkezpena egitearekin batera Napoka Iriaren “Kea” kantuaren bertsioa jo digu zuzenean eta erronka ere bota du airera; Mor More edo Managaitz taldeen bertsio bat egitera gonbidatu ditu entzuleak eta bereziki ostiraleko tartean parte hartuko duten sortzaileak. Nor animatuko da? Gustora jasoko ditugu grabazioak kalegorrian@info7.com era.