Urtzi Martinez eta Jon Telletxea gazte grebalariek “lege arrotzen eta kapitalisten aurrean desobedientziaren bidetik jotzea” erabaki dute eta ez dira espetxera euren kabuz joango. Horixe da atzokoan, Grebalariak Aske! plataformak prentsaurrekoan iragarri zuena eta horrekin batera, urriaren 11rako Deustuko Done Petri plazan Askegunea deitu dutela jakinarazi zuten. Gaur, plataformako Jose Morales elkarrizketatu dugu eta urriaren 11ko deialdiarekin nahasmena sortu dela esan digu. Grebalariak aske! plataformako kideak esan digunez, “urriaren 11ean ez da herri harresirik egingo, Urtzi eta Telleren aldeko elkartasun Askegunea baizik”.