Pasa berri den Donostiako Zinemaldian Sail Ofizialean lehiatu zen “Loreak” pelikularen kartelak bat baino gehiagoaren harreta piztu du. Irudiaz haratago pelikularen edukiaren atmosfera trasmititu nahi izan du egileak, Iker Ayestaran ilustratzaile donostiarrak. Nazioarteko hainbat argitalpenetarako egiten du lan gipuzkoarrak. Kartela egiteko prozesuaz eta ilustratzaile ofizioaz hitz egin dugu berarekin.