Condesa enpresako langileek bi orduko lanuzteak burutu dituzte gaur, Legutioko bi lantokitan batetik, eta Nafarroako Berriobeiti eta Lesakako lantokietan bestetik. 200 langile inguru ditu Condesak Araban, 400 pasatxo Nafarroan, eta guztiek kolokan ikusten dute beren etorkizuna, enpresa hartzekodunen lehiaketan dagoen honetan. Arabako industria sektoreko LAB sindikatuko arduradun Igor Chillonekin izan gara, Condesako lan gatazka ezagutu, eta orohar, Araban industria arloan bizi den egoera zein den jakiteko.