Kutxaren izaera publikoa eta soziala mantentzea posible dela eta horretarako aukera bat baino gehiago daudela uste dute Kutxa Publikoa ekimeneko bultzatzaileek. Hainbat herritarrek martxan jarritako ekimena da, herritarrak informatu eta herritarren artean eztabaida piztea helburu duena. Gaur aurkeztuko dute 19:00etan Donostiako Egia auzoan eta bihar Gasteizko alde zaharrean 18:30ean.