la fotoInoiz ez da berandu jakintzan sakondu eta unibertsitatera joateko. EHUk eskaintzen duen Esperientzia Gelak ekimenean parte hartzeko baldintza bakarra erretiroa hartuta egotea da. Gero eta gehiago dira unibertsitateko ikasketei heltzen dieten helduak eta guk horietako birekin hitz egin dugu, Jesus Olaizola eta Nekane Idarretarekin. Ekimeneko arduradun Josu Chueca irakaslea ere gurean izan da.