Teresa Romero ebolaz kutsatutako erizain laguntzailearen auziak, kudeaketak eta hartutako neurriak hizpide izan ditugu LABeko Osakidetzako arduradun Edurne Agirrerekin eta SATSEko delegatu Jon Serranorekin. Euskal Autonomi Erkidegoan hartu diren neurri eta protokoloetan ere hutsune handiak daudela adierazi digute eta hutsune horiek zer ikusi handia dutela murrizketekin eta Osakidetzaren pribatizazioarekin gaineratu dute.