Basauriko espetxea gainezka dagoela eta, Urtzi Martinez eta Jon Teletxea grebalariek kartzelako erizaindegian igaro behar izan dute asteburua. Grebalariak Aske! plataformako José Moralesek baieztatu digunez gainera, bi gazteak ondo daude animoz eta asteburuan senideekin hitz egiteko aukera izan zuten.