Bizkaibuseko langileek 3. greba egun dute gaur. Iaz Bizkaiko Aldundiarekin lortutako akordioa bete dadila exijitzen dute, eta enplegurik ez dadila suntsitu. ELA sindikatuko Iñaki San Andresekin izan gara gatazka hobeto ulertzeko; halaber, zerbitzu publikoen kudeaketa enpresa pribatuen esku uzteko politikaz hausnartu dugu berarekin.