Unai Aranguren EHNE Bizkaiako sindikatuko eta Via Campesinako kidearekin solastu dugu gaur  Elikadura Burujabetzaren  inguraun.  Pobreziaren Kontrako Nazioarteko eguna eta Elikaduraren eguna izango dira laster, uste baino harreman estuagoa dago  pobrezia eta elikadura artean . Egun, Euskal Herrian kontsumitzen diren produktu gehienak kanpotik ekartzen dira, batez ere fruta eta barazkiak. Euskal Herrian ekoiztu eta hura kontsumitzea da helburua, Elikadura Subirautza dela bidea diote hainbat eragilek, horietako bat da EHNE sindikatua. Baina zer esan nahi du Elikadura Burujabetzak? Zeintzuk dira onurak? Zergatik bere beharra? Posible al da Elikadura burujabetzan oinarritutako Euskal Herri bat? Galdera asko egin dizkiogu Arangureni.