Lehenik eta behin, Bilbo Hiria Irratiko lagunek Bizkaiko berri ekarri digute: Aitziber Ibaibarriaga Bilduko Bilboko zinegotzia Deustuko makrodiskotekaz zein Zorrotzako Jardin-Lorategia auzoaren egoeraz; Alvaro Hilario kazetaria igandera arte CNT egiten ari den Urria zikloaz, eta igandean Gallartan Bagonetak kargatzeko munduko txapelketaz; eta Bizkaibuseko gatazka. Ondoren, Ikoitz Arrese eta Itziar Arteaga izan ditugu tertulian, eta agintariek egiten dituzten adierazpen xenofoboez hausnartu dugu. Elkarrizketa, berriz, Komite Internazionalistetako kide Igor Olabarrietari egin diogu, Kurdistango egoerari buruz. Ondoren, Halabediko esatari Jon Aranburuk eta Ana Revueltak artearen inguruko kontuak jorratu dituzte. Amaitzeko, Bergarako Txapa irratiaren 30. urtemugaz eta astebururako antolatu duten 30 orduko maratoiaz aritu gara Iñigo Herrerosekin.