Kirolari genero ikuspegitik begira jartzen gara atal honetan Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol aholkulari eta berdintasun agentearekin. Azkenaldian hizpide izan ditugu estetikarekin eta emakumeen gorputzekin lotuta kirol eremuan hartu diren hainbat erabaki. Beste hiru adibide ekarri ditugu gaurkoan: Kolonbiako txirrindulari emakume talde batek aurkeztu duen jantzia, hondartzako eskubaloian emakumeak bikinia jantzita jokatzeko Europako Federazioak hartutako erabakia eta Alikanteko futbol klubak egin duen iragarkia emakumeak eremu honetara batu asmoz. Estetikaren gainetik ordea, gaitasuna dago eta hori frogatzen duten emakume entrenatzaile eta kapitainak ere aipatu ditugu, bereziki, Copa Davis taldeko Gala León kapitaina.