Unai Gartzia historialari eta irakaslearekin eta Arantza Santesteban historialariarekin aritu gara gaur tertulian. Lehenik eta behin, Podemos-i begira jarri gara alderdi honek bere lehen batzarra egin duen honetan. Podemos alderdiak sor ditzakeen aukerez edota frustrazioez gogoeta egin dugu. Ondoren, euskal identitatearen gaia jarri dugu mahai gainean eta hizkuntzak identitate horretan izan dezaken garrantzia ere aipatu dugu.